Gizartea -

Presoak

Patxi Ruiz Nafarroako presoak gose eta egarri greba hasi zuen astelehenean

Euskadi Irratiak emandako datuen arabera, espetxeko funtzionarioen mehatxuek bultzatu dute Txantreako presoaren protesta.

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Ruiz Nafarroako presoak laugarren gose eta egarri greba eguna hasi du aste honetan Murcia II espetxean. Euskadi Irratiak emandako datuen arabera, dei bitartez jakinarazi dio familiari eutsi egingo diola astelehenean hasi zuen protestari.

Txantreako presoaren protesta espetxeko funtzionarioen mehatxuek bultzatu dutela nabarmendu du. Hala ere, funtzionarioek COVID-19ak eragindako egoeraren kontrako mobilizazioak sustatu izana leporatu diote.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren arabera, Ruizek greba hasi zuenetik ez da medikurik joan haren osasun-egoera aztertzera, eta, gainera, moduluz aldatu dutela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Grebak albisteak Espainia Presoak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak