Gizartea -

Koronabirusa

Zazpi salaketa eta 22 isun, Gasteizko ostalaritza lokaletan

Atzo, 1 fasearen lehen egunean, lau lokalek ez zuten baimenik, bik mahai gehiegi jarri zituzten eta batek taberna barruan zerbitzatu zuen.

Gizon bat terraza bat prestatzen, Gasteizen. Argazkia: Efe.
Gizon bat terraza bat prestatzen, Gasteizen
Gizon bat terraza bat prestatzen, Gasteizen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 44 establezimendu ikuskatu zituen atzo, terrazak ireki ziren lehen egunean, eta 22 isun jarri eta zazpi lokal salatu zituen: bi, terraza jartzeko baimenik ez zutelako; bi, mahai gehiegi jarri zituztelako; eta bat, barruan zerbitzatu zuelako.

Gaur goizetik, udal agenteak irekita dauden ostalaritza establezimenduetara joaten ari dira, jabeei derrigor hartu behar dituzten neurriei buruzko informazioa emateko, batik bat segurtasun tarteari eta mahai edo mahai talde bakoitzeko gehienez hamar pertsonako muga jartzeari dagozkienak.

Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez, Arabako hiriburuko Udalak ez ditu atzo jazotakoak bezalako egoerak errepikatzerik nahi, Poliziaren kontrola gorabehera terrazetan “pilaketak” eta, debekatuta dagoen arren, mahaietatik kanpo zutik edaten aritu ziren bezeroak egon baitziren.

“Zaintza zorrotza” parke publiko eta eremu berdeetara ere eramango dute. Hurrengo egunetan, “bizipoliak” patruilatzen hasiko dira, normalean ekainean hasten badira ere aurten lehenago abiatuko baitute beren eginbeharra, COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzeko zereginean laguntzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Alarma-egoeraren amaiera Isunak gaur Jatetxeak albisteak gaur Tabernak gaur