Gizartea -

KORONABIRUSA

Bilboko Ledesma kaleko tabernek itxi egin dute, terrazetan jendetza pilatu delako

Kutsatzeak saihesteko pertsonen arteko distantzia bermatzea ezinezkoa zela ikusita, Ledesmako ostalariek tabernak ixtea erabaki dute.

Bezeroek terrazak erabili dituzte gaur Bilbon. ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Bezeroek terrazak erabili dituzte gaur Bilbon.
Ledesmako tabernariek itxi egin behar izan dute terrazan jende gehiegi pilatu delako

2:52

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ledesema kaleko zenbait tabernek terrazak jarri dituzte goizean, baina eguerdian jende asko pilatu da eta pertsonen arteko segurtasun-tartea bete ezin zutela ikusita, arratsaldean ixtea erabaki dute.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, ikuskariek 14:00ak aldera egiaztatu dute jende gehiegi zegoela Ledesmako terrazetan eserita. Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira eta bezeroei distantzia zaindu behar dutela gogorazi diete, isunik jarri gabe.

Taberna bateko sarreran ondoko kartela eskegi dute: "Araudiak ezarritako pertsonen arteko distantzia bermatu ezin dugula eta, terraza itxi egin behar izan dugu".

Bilboko beste terraza batzuetan, Alde Zaharrean, adibidez, ez dela arazorik izan zehaztu dute.

Udalak jakinarazi du aurrerantzean patruila finkoak jarriko dituztela terraza asko dauden kale eta zonaldeetan, arauak betetzen direla ziurtatzeko.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa