Gizartea -

Eguraldia

Metro karratu bakoitzeko 40 litro baino gehiago pilatuko dira goizalde honetatik EAEn

Abisu horia astelehenera arte luzatu dute, euriteak espero direlako 00:00etatik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan.

Bikote bat, euripean paseatzen, Irunen. Argazkia: Gerardo Garcia
Bikote bat, euripean paseatzen, Irunen
Euriagatik alerta egoeran gauerdira arte

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prezipitazio iraunkorragatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Bizkaian eta Gipuzkoan goizalde honetatik metro karratu bakoitzeko 40 litro baino gehiago pilatu daitezkeelako.

Igande honetan indarrean jarraitzen du abisu horiak, hiru lurraldeetan prezipitazio iraunkorrak eta ekaitzak espero direlako. Baliteke metro karratu bakoitzeko 15 litro pilatzea. Euriteak izango dira egun osoan zehar, eta areagotuko dira 00:00etatik, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki.

Euskalmeten arabera, San Prudentzion (Gipuzkoa) metro karratuko 44 litro pilatu ziren larunbat honetan, 29,2 litro Kapilduin (Araba), eta 28,3 eta 25,8 litro artekoa Aitzolan, Aizarnazabalen eta Urkullun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak