Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasuntsu dauden pertsonek FFP2 maskarak erabiltzea gomendatzen dute

Fernando Simon pozik agertu da jendarteak musukoei jada "ohiko erabilera" ematen dielako. Izan ere, "oinarrizko neurria" deritzo, atzerapausorik ez izateko.

Fernando Simonek FFP2 maskarak gomendatu ditu. Argazkia: EFE
Fernando Simonek FFP2 maskarak gomendatu ditu.
Fernando Simonek FFP2 maskarak gomendatu ditu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Simon Osasun Larrialdi eta Alerten Koordinaziorako Zentroaren zuzendariak gogoratu du FFP2 maskarak osasuntsu daudenek jantzi behar dituztela, eta kirurgikoak, berriz, kutsatuta daudenentzat direla egokiak.

Hala adierazi zuen bart, Salvador Illa Osasun ministroarekin batera eman zuen prentsaurrekoan. Zentzu horretan, pozik agertu zen jendeak maskara janzteko ohitura hartu duelako, eta beste neurriekin batera, "oinarrizkoa" dela esan zuen, deseskalatze prozesu honetan atzerapausorik egon ez dadin.

Fase berri honetan "erantzukizunez" jokatzeko eskatu zien herritarrei, ez litzatekeelako "onargarria" izango, "jarrera ezegokiak izateagatik" kinka larrian jartzea osasun arloko langileak.

"Izugarrizko presiopean aritu dira lanean egun askoz, hilabeteetan ere esango nuke. Horietako asko kutsatu egin dira, batzuk hil egin dira eta horrek guztiak faktura fisikoa eta mentala pasatzen du. Ez da onargarria izango gizarteak ondo erantzuten ez duelako berriz ere horrela estutzea. Trantsizio fase honek kutsatzen direnei eragingo die baina baita, eta oso modu garrantzitsuan, artatuko dizuten kolektibo horiei ere" ohartarazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak