Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Angelun

Emakumeak, 83 urtekoa bera, gizonaren tiro bat jaso du. Azken horrek 89 urte zituen, biktimaren bikotekidea zen, eta, gerora, bere buruaz beste egin du. Baliteke biek heriotzak adostuta izatea.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du Angelun asteazken honetan, polizia-iturrien arabera. Emakumeak, 83 urtekoa bera, gizonaren tiro bat jaso du. Azken horrek 89 urte zituen, biktimaren bikotekidea zen, eta, gerora, bere buruaz beste egin du. Fiskaltzaren arabera, baliteke biek heriotzak adostuta izatea.

Hilketa 14:00ak baino pixka bat lehenago izan da, Lapurdiko udalerriko Santa Margarita auzoan. Gizonak emakumeari tiro egin omen dio, eta jarraian, su-arma bera erabiliz, bere buruaz beste egin omen du. Gizonak berak deitu omen die suhiltzaileei.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak Espainian Iparraldea bideoak Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa Giza hilketak Lapurdiko berriak