Gizartea -

Koronabirusa

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, itxialdia bost aldiz urratzeagatik

Udaltzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Herrandarren kalean, konfinamendua bost aldiz ez betetzegatik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoaren patruila batek neska bat identifikatu zuen atzo, 18:25ean, Herrandarren kalean, justifikaziorik gabe beste emakume batekin paseatzen ari zenean. Itxialdia ez errespetatzeagatik bosgarren aldiz salatu zutela egiaztatu ondoren, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten, agintariei desobedientzia larria egitea egotzita. Epailearen esku jarriko dute gaur.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa