Gizartea -

EAE-ko lan egutegia

Eusko Jaurlaritzak 2021erako lan-egutegia onartu du

Gobernu Kontseiluak hamabi jaiegun zehaztu ditu, eta tokian tokiko bi jaiegun batu behar zaizkio lurralde bakoitzean zerrenda horri.

Jaurlaritzak onartutako hamabi egunei beste bi gehitu behar zaizkio tokian-tokian. Argazkia: Pixabay
Egutegia
Jaurlaritzak onartutako hamabi egunei beste bi gehitu behar zaizkio tokian-tokian. Argazkia: Pixabay

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2021erako Euskal Autonomia Erkidegoko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartu du gaur, asteartearekin.

2021ean, urte osoko igandeak ez ezik, jaiegun horiek baliogabetzat hartuko dira lan-ondorioetarako, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko.

Hauek izango dira 2021eko jaiegun komunak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan:

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

Martxoaren 19a, San Jose.

Apirilaren 1a, Ostegun Santua.

Apirilaren 2a, Ostiral Santua.

Apirilaren 5a, Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a, Lanaren jaieguna.

Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Horiez gain, Lan eta Justizia Saileko lurralde ordezkariek bi egun gehiago ezarriko dituzte, udalen udalbatzek proposatuta, tokian tokiko jai gisa. Bi egun horietako bat San Prudentzio (apirilak 27) izango da Araban, eta San Inazio (uztailak 31) Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jaiak