Gizartea -
Zaldibarko zabortegia
Zaldibar Argituk lore eskaintzak egiteko deia egin du
Luizitik hiru hilabete iaro direla eta, eskaintzak egitera deitu dituzte Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta, Mallabia, Zalla eta Markina-Xemeingo herriko plazetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zaldibar Argitu plataformak lore eskaintzak egiteko deia egin du asteazken honetan, maiatzak 6, Bizkaiko udalerrian eta inguruko herrietan, zabortegiaren luizitik hiru hilabete igaro direla eta.
Ohar baten bidez, kolektiboak gogorarazi du asteazkenean "zabortegia gainera etorri zitzaigunetik hiru hilabete" beteko direla, eta, horregatik, "mobilizatzeko" deia egin die herritarrei.
Hori dela eta, egunean zehar, Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta, Mallabia, Zalla eta Markina-Xemeingo herriko plazetan lore eskaintzak egiteko deia egin die herritarrei.
Era berean, 20:30ean "balkoietatik zarata handia" sortzea eskatu du. Ondoren, bi kandela jarri beharko dituzte desagertutako langileak gogoratzeko, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuce.