Gizartea -
Gertaera
60 urteko igerilari bat erreskatatu dute Donostian, Zurriolako kai-muturretik
Gizonezkoa "nekatuta" sentitu da ordubete inguru igerian egin ostean eta kai-muturrera igo da, hondartza zegoen beste pertsona batik abisua ematen zuen bitartean.
Agentziak | Erredakzioa
Suhiltzaileek 60 urteko igerilari bat erreskatatu dute Zurriolako hondartzako kai-muturretik, lurrera itzultzeko gai ez zela ikusita bertara igo ostean, udaleko iturriek aditzera emandakoaren arabera.
Gertaera 9:00etan izan da, kirola banaka egiteko aukera dagoen denbora tartearen barruan. Gizonezkoa "nekatuta" sentitu da ordubete inguru igerian egin ostean.
Lehorrera itzultzeko gai ez zela ikusita, igerilaria kai-muturrera igo da, hondartzan zegoen beste pertsona batek larrialdietako zerbitzuei abisua eman dien bitartean.
Suhiltzaileek ur-motor bat erabili dute gizona erreskatatzeko. Kirol igeriketa eta ur-kirolak baimenduta dagoen lehen eguna da, baina ez bainuak, COVID-19aren pandemiaren ondorioz.