Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEk MOEren programa bat erabiliko du COVID-19 kasuen azterketa azkarra egiteko

Osasun Sailak 'Go.Data' programa jarriko du langileen ordenagailuetan, kasuak eta kontaktuak azkar aztertzeko.

Erizain bat. Irudia: EFE
Erizain bat
Erizain bat. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Saila eta Osakidetza datorren astean hasiko dira erabiltzen Munduko Osasun Erakundeak (MOE) garatutako programa bat COVID-19 kasu berrien eta haien kontaktuen azterketa azkarra eta jarraipena egiteko, isolamendu egokia bermatzeko.

Ignacio Garitano Osasun Saileko epidemiologoak identifikazio goiztiarra eta jarraipena funtsezko piezak direla epidemia kontrolatzeko nabarmendu du, eta orain deseskalatze fase berrian gehiago izango direla adierazi du.

Hori dela eta, Osasun Sailak "beste pauso bat" eman nahi izan du, eta 'Go.Data' programa Osasun Publikoko langileen ordenagailuetan eta Lehen Mailako Arretakoetan jarriko du, kasuak eta kontaktuak azkar aztertzeko, isolamendu egokia ahalbidetzeko.

Berragertzeak saihesteko gakoa sintomak dituzten pertsonei PCR testak egitea izango da, kasuak garaiz detektatzeko eta Osasun Publikoaren eta Lehen Mailako Arretaren esku-hartze azkarra lortzeko.

'Go.Data ' programak urrats horiek guztiak erraztuko ditu, baita kontaktu kateen jarraipena ere. Tresna hori datorren astean Araban martxan egotea espero dute, Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Aplikazio horri esker, informazioa denbora errealean emango zaie arlo horretan lanean ari diren langile guztiei, eta hori beste urrats bat da "sareko lanean".

Detekzio goiztiarraren sistemak funtziona dezan, herritarren laguntza beharrezkoa da, Garitanok adierazi duenez. Horregatik, beharrezkoa da honako hau egitea: pertsona batek eztula, sukarra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna edo usaimenik ez badu, etxean geratu behar du (isolamenduan) eta bere osasun-zentrora deitu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa MOE albisteak gaur