Gizartea -

Koronabirusa

Kalera ateratzeko ordutegiak izango dira, larunbatetik aurrera

Salvador Illa Osasun ministroak prentsaurrekoa emango du ordutegien xehetasun guztiak azaltzeko.

Bi haur, kalean. Argazkia: Efe.
Bi haur, kalean
Arratsaldean zehaztuko dituzte paseatzera edo kirola egitera ateratzeko baldintzak

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 2tik aurrera kalera ateratzeko ordutegiak ezarriko dituela iragarri du Espainiako Gobernuak ostegun honetan.

Deseskalatzerako Batzorde Teknikoak hartu du erabakia, Pedro Sanchez Espainiako presidentea buru duela. Gobernuko iturriek adierazi dutenez, Salvador Illa Osasun ministroak prentsaurrekoa emango du 18:00etan, zehaztasun guztiak azaltzeko. Prentsaurreko telematikoa izango da, Moncloako Jauregitik.

Deseskalatzeko erabakia "koronabirusak Espainian duen bilakaera ona adierazten duten datuak ikusita" hartu dute, iturri berberen arabera.

Sanchezek berak iragarri zuen larunbatean maiatzaren 2tik aurrera herritarrek kalera paseatzera eta kirola banaka egitera ateratzeko aukera izango dutela, baina ez zuen xehetasun gehiagorik eman.

Deseskalatzerako Batzorde Teknikoan, Espainiako Gobernuko lau presidenteordeak daude, lau ministro, Ogasun ministro eta bozeramailea, Lan ministroa eta Osasun Alerta eta Larrialdietarako Koordinazio Zentroko zuzendariarekin batera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria