Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizek kaleak eta bidegorriak handituko ditu distantzia soziala bermatzeko

2,5 metro baino gutxiagoko zabalerarekin handituko dituzte espaloiak, trafikoa baretzeko guneak egongo dira, eta bidegorri berriak sortuko dituzte.

Ume bat bizikletarekin bidegorrian. Artxiboko irudia.
Ume bat bizikletarekin bidegorrian
Ume bat bizikletarekin bidegorrian. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udala neurri zehatzak biltzen dituen plan bat prestatzen ari da, espaloiak eta bidegorriak handitzeko deseskalatze garaian, eta "distantzia soziala" eta "joan-etorri aktiboak" betetzen direla bermatzeko.

Amaia Barredo Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak azaldu duenez, "2,5 metro baino gutxiagoko zabalera duten espaloiak" zabaldu egingo dituzte, "trafikoa baretzeko" guneak egongo dira, eta bidegorri berriak sortuko dituzte.

Neurriak "behin-behinekoak" eta "premiazkoak" izango dira, eta "azkar" bideratuko dira, besteak beste, "konoak, balizak, hesiak eta pintura" baliatuz, egunerokora "modu ordenatuagoan" itzultzea ahalbidetzeko eta "pertsonen artean gomendatutako distantziamendua" bermatzeko.

Konfinamenduaren ondorioz, mugikortasuna % 85 murriztu da Arabako hiriburuan, eta Udalak garraio "aktibo eta jasangarria" sustatu nahi du ibilgailu pribatuaren aurrean datozen asteetako deseskalatzean. Besteak beste, ostalaritzako terrazen eta mahaien azalera handitzea ere proposatu du.

Barredoren arabera, Tuvisa hiriko autobusen garraioa kudeatzen duen udal enpresaren egoera "oso zaila" izango da, eta erabaki "zailak" hartu beharko dira. Gainera, berriro babestu du "inor kaleratu aurretik" abiatu duten aldi baterako lan-erregulazioko espedientea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Garraio publikoa gaur Koronabirusa TUVISA albisteak Bizikletak gaur