Gizartea -

KORONABIRUSA

14 hildako EAEn eta Nafarroan hildakorik ez azken orduetan COVID-19aren ondorioz

Nafarroak ez zuen hildakorik izaten martxoaren 16tik. EAE, berriz, 20 hildakoen azpitik dago laugarren egunez jarraian.

Osasun alertaren zazpigarren astea. Argazkia: EFE
Osasun langile bat gaixo bati odola ateratzen
Koronabirusa zuten 14 pertsona hil dira EAEn azken orduetan

1:58

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 14 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, eta, hortaz, egun bakarrean izandako 20 hildakoren azpitik dago EAE laugarren egunez jarraian. Guztira, 1.255 lagun hil dira EAEn pandemia hasi zenetik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez, atzoko 20:00ak arte, Euskal Autonomia Erkidegoan 392 positibo berri zenbatu dituzte eta 14.564 kutsatu daude orotara.

Guztira, 85.586 PCR azterketa eta 35.425 Test Azkar egin dituzte EAEn. Atzo, orotara, 6.097 test egin zituzten.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.764 positibo daude Araban (142 ospitaleratuta), 8.4119 Bizkaian (425 ospitaleratuta) eta 2.629 Gipuzkoan (161 ospitaleratuta).

Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusarekin kutsatutako 728 lagun daude ospitaleratuta.

Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.974 dira; atzo baino 134 lagun gehiago eta egiaztatutako kasu guztien % 67,4.

Nafarroan ez da hildakorik izan azken orduetan COVID-19aren ondorioz; Foru Erkidegoak ez zuen kopuru hori ikusten martxoaren 16tik, lehen hildakoa eman zenetik, alegia, Carlos Artundo Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak astearte honetan prentsaurrekoan azaldu duenez.

Guztira, 432 pertsona hil dira Nafarroan, % 70 ospitalean eta % 29 ospitalez kanpo. 432 hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, baina batez besteko adina 83 urtekoa da, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Nafarroak 144 kasu berri zenbatu ditu, hau da, % 2,6, eta guztira 5.630 dira (4.759 PCR proben bidez antzeman dituzte eta 871 antigorputzen testen bidez).

Azken orduetan hiru gaixo berri ospitaleratu dituzte, eta ospitaleratutako lagunen kopurua 1.945ekoa da.

Baieztatutako 3.220 kasuetatik, 2.934 (% 52) etxean daude gaixotasuna pasatzen, 184 (% 3,3) ospitaleratuta, 57 (% 1) etxeko ospitaleratzean, eta 45 (% 0,8) zainketa berezien unitatean. Bestalde, 1.978 (% 35,1) pertsona sendatu eta 432 (% 7,7) hil egin dira.

Pandemia hasi zenetik 130 gaixo ospitaleratu dituzte zainketa intentsiboetako unitateetan, eta gaur egun 45 gaixok jarraitzen dute ospitaleratuta, aurreko egunean bezala.

Kutsatutako osasun-profesionalen kopuru metatua 779koa da (% 72 zentro publikoetan eta % 28 pribatuetan), 15.000 pertsona inguruko kolektiboaren % 5,1 dira, eta horietatik % 57k alta jaso dute.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko datuak soilik eskaintzen dituzte.

Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, COVID-19 gaitzarengatik Pirinio Atlantikoetan 299 kasu daude, 64 ospitaleratu dituzte, 5 suspertze zerbitzuetan eta 148 sendatu dira. Guztira, 23 hildako eta 15 hildako gehiago izan dira zaharren egoitzetan.

Akitania Berrian, berriz, 4.553 pertsona ospitaleratu dituzte, 128 suspertu eta 1.302 sendatu. Guztira, 301 pertsona hil dira eta 105 gehiago hirugarren adinekoen egoitzetan.

Joan den apirilaren 27an jakin zen ordura arte 10 pertsona hil zirela Baionako ospitalean, horien artean Landeseko bi pertsona, eta artatutako gaixoen % 30 handik etorri zela. Osasun krisia hasi zenetik 127 koronabirus kasu artatu dituzte Baionako ospitalean, 53 ospitalean zeuden eta 74 etxera itzuli ahal izan dira.

Bestalde, Paueko ospitalean gutxienez bi pertsona hil dira.

Behera egin dute heriotzek Espainian

Koronabirus berriak eragindako heriotzen kopuruak behera egin du berriro azken 24 orduetan, eta astelehenean baino 301 gehiago izan dira, orduan 331 gehiago izan baitziren. Guztira, COVID-19aren ondorioz 23.822 hildako izan dira Espainian.

PCR bidez baieztatutako kasuen kopuruari dagokionez, Osasun Ministerioak argitaratutako azken txostenak erakusten du 210.773 pertsonak eman dutela positibo, hau da, 1.308 gehiago 24 ordutan.

Halaber, 102.548 gaixo sendatu dira dagoeneko, hau da, bezperan baino 1.673 gehiago, baina igoera astelehenean baino txikiagoa izan da, orduan 2.144 pertsona gehiago sendatu baitziren.

Egunero hildakoen kopurua 301era jaitsi da espainiar Estatuan
Egunero hildakoen kopurua 301era jaitsi da espainiar Estatuan
Egunero hildakoen kopurua 301era jaitsi da espainiar Estatuan

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua