Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizko aterpetxe batean emakume bati ukituak egiteagatik

Dirudienez, emakumea konfinatuta dagoen eraikineko komunetik ateratzen ari zen gizonak ibilgetu eta sexu-ukituak egin zizkionean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizko aterpetxe batean emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta. Dirudienez, emakumea konfinatuta dagoen eraikineko komunetik ateratzen ari zen gizonak ibilgetu eta sexu-ukituak egin zizkionean.

Biktimak jarritako salaketan azaltzen denez, larunbatean izan zen erasoa. Bi gizonek egin zioten eraso, baina horietako batek bakarrik heldu zion eskumuturretatik eta egin zizkion sexu-ukituak.

Emakumea oihuka hasi zen, eta aterpetxeko arduradunak ohartu zirenean, biktimari lagundu zioten, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ordu batzuk geroago atxilotu zuten 39 urteko ustezko erasotzailea, sexu-eraso delitua egotzita, eta epailearen esku uzteko zain dago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa