Gizartea -

Sutea

Donostiako etxebizitza batek su hartu du eta hamahiru kaltetu daude kea arnasteagatik

Sutea 16:30ean hasi da, Intxaurrondo auzoko Jose Elosegi Alkatea kaleko eraikin bateko bigarren solairuko etxebizitza baten. Su hartzearen arrazoiak zeintzuk diren ikertzen ari dira.

Sutea Donostiako Intxaurrondoauzoko etxebizitza baten. Argazkia: EFE
Sutea etxebizitza baten. Argazkia: EFE
Hamahiru pertsona intoxikatu dira Donostiako etxebizitza bateko sutean

0:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamahiru pertsona kaltetuta atera dira kea arnasteagatik, Donostiako Intxaurrondo auzoko etxebizitza batek su hartu ostean. Hala jakinarazi dute Udaleko iturriek.

Iturri horiek jakinarazi dutenez, sutea 16:30ean hasi da, Jose Elosegi Alkatea kaleko eraikin bateko bigarren solairuan. Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.

Su hartu duen etxebizitzako eraikinera arte gerturatu dira Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Azken hauek sutea itzali dute, eta eraikinean zeuden pertsonak atera dituzte, horietatik hamahiru kea arnasteagatik intoxikatu direlarik.

Hamabi kaltetu Groseko anbulategira eraman dituzte. Poliziak trafikoa moztu du bi noranzkoetan, Jose Elosegi Alkatea kalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza albisteak