Gizartea -

KORONABIRUSA

18 hildako EAEn eta 2 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz

Epidemia hasi zenetik, 1.230 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beste 431 Foru Erkidegoan.

Beste 18 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, koronabirusarekin. Foto: EiTB
Beste 18 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, koronabirusarekin
18 lagun hil dira azken orduetan EAEn

1:17

EITB.EUS | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak beste 18 hildako eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan, eta beste 183 kasu positibo gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Epidemia hasi zenetik, 1.230 pertsona hil dira, eta 14.315 dira kutsatu direnak. Azken orduetan, beste 183 positibo gehiago atzeman dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 702 pertsona daude ingresatuta, atzo baino 67 gutxiago. Alta emandako pertsonei dagokienez, 9.602 dira, kasu positibo guztien %67, alegia.

Lurraldeka, Araban, 3.590 kutsatu daude, eta horietatik 141 ospitalean daude. Bizkaian, berriz, 8.129 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 404 ospitaleratuta daude. Eta Gipuzkoan, ordea, positiboen kopurua 2.596 da, eta horietatik 157 ospitaleratuta daude.

Euskadin guztira 80.277 PCR eta 30.799 test azkar egin dira. Atzo egunean zehar, 7.318 test egin ziren guztira (4.423 PCR eta 2.895 test azkar).

Nafarroa

Bestalde, Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, azken orduetan beste 2 pertsona hil dira Nafarroan, koronabirusarekin. Epidemia hasi zenetik, 431 hil dira Foru Erkidegoan. Kutsatuei dagokienez, guztira 4.712 daude, horietatik 85 azken 24 orduetan. Gainera, horietatik 5 ospitaleratu behar izan dituzte.

Heriotzei dagokienez, % 70,3 (303) ospitaleetan izan dira, eta gainerako % 29,7 (128), ospitaleetatik kanpo. 431 hildakoen batez besteko adina 83 urtekoa da (26 eta 107 urte artekoak).

Espainiar Estatua

Bestalde, koronabirusarekin Espainiar Estatuan hildako pertsona kopurua 288ra jaitsi da, atzo baino 90 gutxiago. Hortaz, epidemia hasi zenetik, 23.190 dira hildakoak. Kutsatuei dagokienez, azken orduetan 1.729 kasu gehiago atzeman dituzte, guztira, 207.634.

Birusa gainditu dutenen artean, guztira 98.732 dira, horietatik 3.024 azken 24 orduetan.

Fernando Simon Espainiako Alertak eta Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren zuzendariak aitortu duenez, datuek "beheranzko joera argia" erakusten dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua