Gizartea -

Koronabirusa

Duela 83 urteko bonbardaketa gogoratu dute Gernikan, publikorik gabeko omenaldiekin

Ekitaldiak Internet bidez jarraitu ahal izan dira, zuzenean, baina aurten ordezkaritza instituzionala murriztuko dute eta jenderik gabe egin dira.

Gernikako kaleak, bonbardaketaren ostean. Argazkia: Gernikako Bakearen Museoa.
Gernikako kaleak, bonbardaketaren ostean. Argazkia: Gernikako Bakearen Museoa.
Ospakizun xumea Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratzeko

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Udalak bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratu du gaur, baina, aurten, ordezkaritza instituzional murritzarekin eta jenderik gabe egin dituzte ekitaldiak, COVID-19aren pandemia dela eta. 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika.

Alerta-egoeraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urteurrenera begira aurreikusitako jarduera programa. Aurreko urteetan, hainbat egunetan egin izan dituzte bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak.

Bonbardaketaren garaian herriko alkate izan zena, Jose de Labauria, eta George Steer kazetari britainiarra gogoratzeko omenaldi ekitaldia egin dute eguerdian, lore-eskaintza eginda. Kazetari britainiarrak eraso horren ondorioen berri eman zuen The Times egunkarian, egun haietan argitaratutako kroniken bitartez.

Ekitaldiak zuzenean jarraitu ahal izan dira Internet bidez, Udalaren web orrian, eta sirena eta kanpai hotsak entzun ahal izan dira arratsaldean herrian, 15:45ean, bonbardaketa gogoratzeko.

Horrez gain, hilerrian, lore-eskaintza egin diete bonbardaketan hildakoei, hasiera batean Eusko Jaurlaritzak ekitaldi hori debekatu egin bazuen ere. Ekitaldi horretan parte hartu du Jose Mari Gorroño Gernikako alkateak. 

"Gernikako herriari geratzen zaion ondarerik handiena bere memoria da. Omenaldi honekin, ahanzturaren aurka matxinatzen da Gernika", esan du alkateak, "elkarkidetzerako eta bakerako bidea memoria berreskuratzean datza", esan du alkateak.

Gauean, leihoetan eta balkoietan kandelak pizteko eskatu diete herritarrei, aireko eraso horretan hildakoak gogoratzeko urtero Gernikan egiten den martxa isilaren ordez.

Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sariak, "Kids Gernika" nazioarteko proiektua eta Nazioarteko Bake Brigadaren aitortza bertan behera utzi dituzte aurten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa