Gizartea -

Koronabirusa

Irungo Alarde mistoak ez du desfilerik egingo aurten

Alarde tradizionalak ere bertan behera utziko du ekainaren 30eko desfilea, osasun agintariek jaia ospatzeko baimena ematen ez badute.  

2019ko desfilearen irudi bat. Artxiboko argazkia: EFE
2019ko desfilearen irudi bat.
2019ko desfilearen irudi bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Alarde mistoaren batzordeak ekainaren 30eko desfilea bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren pandemia dela eta.

"Koronabirusak eragindako osasun krisiagatik eta pandemiari aurre egiteko ezarri diren neurriak aintzat hartuta, aurten ez dugu desfilerik egingo", adierazi dute.

Alarde tradizionalak ez du azken erabakia hartu, baina joan den astean jakinarazi zuen desfilea bertan behera utziko zuela osasun agintariek jaia ospatzeko baimenik ematen ez badute.

Bestalde, Udalak oraingoz ez du festak suspenditzeko behin betiko erabakia hartu.

           

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Jaiak Osasun albisteak Irungo alardea Koronabirusa Alarma egoera