Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19a detektatzeko probak egingo dituzte EHUn

Nekane Murga Osasun sailburuak baieztatu duenez, Euskal Herriko Unibertsitateak proba horiek egiteko baimena lortu du.

Koronabirusa detektatzeko probak egingo dituzte EHUn. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Koronabirusa detektatzeko probak egingo dituzte EHUn.
Koronabirusa detektatzeko probak egingo dituzte EHUn. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) koronabirusa detektatzeko probak egiteko baimena eskuratu du, horretarako ezarri den protokoloko berme guztiak betetzen dituela egiaztatu eta gero.

Nekane Murga Osasun sailburuak egin du iragarpena gaur goizean, Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean.

Murgak azaldu duenez, Gurutzetako Ospitaletik bidalitako 60 lagin aztertu dituzte EHUn eta horren jarraipena egin duen aditu taldeak ebatzi du unibertsitatea aipatu probak egiteko laborategi moduan erabiltzeko prest dagoela.

Sailburuak erantsi du EHUrekin ituna sinatzen denean hasiko direla probak egiten. Akordioa gaur bertan sinatu daitekeela erantsi du.

Neikerren kasuan, oraingoz ez dute erabakirik hartu. 80 lagin bidali dizkiete aztertzeko, baina oraindik ez dakite probak egiteko baimena lortu duten ala ez.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera