Gizartea -

Koronabirusa

300.000 ume baino gehiago irten ahalko dira kalera EAEn igandetik aurrera

Eustaten arabera, Araban da handiena 14 urtetik beherako biztanleen multzoa, lurraldez lurraldekoa erkatuta.

Igandetik aurrera, umeak ordubetez irte ahalko dira kalera. Argazkia: Efe-
Ume bat, heldu batekin paseoan
Igandetik aurrera, umeak ordubetez irte ahalko dira kalera. Argazkia: Efe-

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandetik aurrera, 14 urtetik beherako neska-mutilak kalera irten ahalko dira ordubetez, eta neurri horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 301.816 umeri eragingo die zehazki, populazioa osoaren % 13,8ri.  

Eustatek ostiral honetan azaldu duenez, 2019ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, Araban dago adin tarte horretako biztanleen ehuneko handiena, arabarren % 14,9k baitute 14 urte baino gutxiago, 48.751k guztira.

Bizkaian, 149.922 daude, lurraldeko populazioaren % 13,1, eta Gipuzkoan 103.143, herritar guztien % 14,4.

Hiriburuei dagokienez. Gasteizen 0 eta 14 urte bitarteko 36.391 pertsona bizi dira, populazioaren % 14,8; Bilbon 40.749 haur eta gazte daude adin tarte horretan, % 11,9; eta Donostian 22.418 dira, herritar guztien % 12,3.

Arabako 51 udalerrietatik, 18tan bakarrik da 0 eta 14 urte artekoen ehunekoa lurraldeko batez bestekoa baino handiagoa. Deigarria da Oionen % 20,8 direla, eta atzetik Dulantzi (% 20,5), Agurain eta Iruña Oka (% 18,8, bietan) daude.

Bizkaian 112 udalerri daude, eta 79tan daude lurraldeko batez bestekoaren gainetik 0 eta 14 urte neska-mutilen ehunekoan, baina, Etxebarrin (hor daukate ehuneko handiena, % 20,1) izan ezik, ezein udalerritan ez daude % 17tik gora.

Gipuzkoako 88 udalerrietatik 71k dute batez bestekoa baino ehuneko handiagoa 0 eta 14 urte bitartekoen kopuruan, baina txikiagoa dutenen artean Donostia, Irun, Errenteria eta Eibar daude, lurralde osoko populazioaren % 60 batzen duten udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak COVID kasuak Alarma-egoeraren amaiera Eustat