Gizartea -

Koronabirusa

Gel desinfektatzaileak gehienez 0,021 euroko prezioa izango du mililitro bakoitzeko

Horrela, herritarrei gomendatutako produktuetarako sarbidea bermatu nahi da, koronabirusa hedatzea saihesteko. Izan ere, higiene neurriak hartzea da gaitzari aurre egiteko modurik eraginkorrena.

Pertsona bat, gel desinfektatzailea erabiltzen. Argazkia: EFE
Pertsona bat, gel desinfektatzailea erabiltzen.
Pertsona bat, gel desinfektatzailea erabiltzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gelak eta soluzio hidroalkoholikoek 0,021 euroko gehieneko salmenta-prezioa izango dute mililitro bakoitzeko ostiral honetatik aurrera, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren agindua indarrean sartu ondoren. Horrez gain, erabilera bakarrekoak diren maskara kirurgikoen prezioa 0,96 eurokoa izango dela ezartzen du agindu horrek.

Zehazki, Sendagaien eta Osasun Produktuen Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak ezarri du maskara kirurgikoen zein gel desinfektatzaileen gehieneko prezioa publikoarentzako salmentarako. Horrela, herritarrei gomendatutako produktuetarako sarbidea bermatu nahi da, COVID-19 gaitza hedatzea saihesteko. Testuinguru horretan, Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO) erabakitako gehieneko zenbatekoak argitaratu ditu jada.

Hortaz, Sendagaien eta Osasun Produktuen Batzordeak ezarritako agindu horren arabera, aldi baterako baimendutako gelek edo soluzio hidroalkoholikoek gehienez 0,021 euroko prezioa izango dute mililitro bakoitzeko, 150 mililitro arteko ontzien kasuan.

Prezioa 0,018 euro/ml-ra jaisten da 150 eta 300 ml artean dituzten ontzien kasuan, eta 0,015 euro/ml-ra 300 ml eta litro bat artean dituztenen kasuan.

Batzorde horren hurrengo bileran, aldi baterako baimendutako maskara higienikoek eta antiseptikoek izango duten gehieneko salmenta-prezioak erabakiko dira, ekoizpen-kostuei buruzko informazio gehiago izan ondoren, EAOk azaltzen duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Kontsumoa Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera