Gizartea -
KORONABIRUSA
Koronabirusa otsailean sartu zela Espainian ondorioztatu dute ikertzaileek
Agerian utzi dute birusaren bi familia desberdinek gutxienez eragin zituztela tokian-tokian transmititutako agerraldiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
SARS-CoV-2a, covid-19 gaitza sortzen duen birusa, otsailaren 14 eta 18 artean sartu zela Espainian ondorioztatu dute Carlos III.a Osasun Institutuko zientzialariek. Beraien analisiaren arabera, Txinako Wuhan hiriko arbaso komuna azaroaren 24koa da, koronabirusaren epizentrotzat hartzen dena.
Beraien lanean, SARS-CoV-2aren "sarrera ugari" atzeman dituzte Espainian data horietan. Era berean, agerian utzi dute birusaren bi familia desberdinek gutxienez eragin zituztela tokian-tokian transmititutako agerraldiak, eta horietako bat gutxienez beste sei herrialdetara zabaldu zela (Estatu Batuak, Herbehereak, Txile, Brasil, Georgia eta Frantzia).
SARS-CoV-2ko genoma osoaren azterketak mundu osoan zehar hedatzen diren birusaren hiru familia handi identifikatu ditu, G, V eta S izendatuak. Ikertzaile horiek genoma osoaren 28 sekuentzia lortu zituzten, Madrildik etorritako 14 laginetatik abiatuta: Valentziako Erkidegotik bost, Gaztela eta Leongo lau, Gaztela-Mantxako bi, Andaluziako bat, Galiziako bat eta EAEko bat.
Analisiek erakutsi zutenez, gehienak G eta S familietan banatuta daude (13 sekuentzia bakoitzean) eta gainerako bi sekuentziak V familian. Aurkikuntzen arabera, S familiakoak diren gehienak otsailaren 1ean Txinako Shanghai hirian izandako kasu batekin lotuta daude. Hala, S familiako SARS-CoV-2 sendiak Espainian zeuden otsailaren 14aren inguruan. G familiari dagokionez, Bavariako estatuan izandako infekzio kasu batetik sortu zen Europan, eta otsailaren 18aren inguruan Madrilen zegoela uste dute.
Ikertzaileen arabera, S familiaren jatorria urtarrilaren 28an aurkitu zuten Shanghain, baina ez zen zuzenean Txinako hiritik Espainiara igaro, beste eremu batetik baizik. S motako arbaso komun berrienak, 8 sekuentzia ere hartzen dituztenak, Espainian aurkitu ziren otsailaren 14an.
Frogek adierazi zuten S familiak Asia eta Europa artean izan zezakeen hedapen bakarra Txinatik Herbehereetara zela. Europako sekuentziak baino sartu ez ziren analisi batean, familia horretako arbaso komun berrienak Ingalaterran aurkitu ziren eta urtarrilaren 18an datatu ziren. Zientzialariek ezin izan zuten zehaztu V familiaren jatorria Espainian.