Gizartea -

Koronabirusa

Ernesto Gasco: "Umeak ordubete atera ahal izango dira, etxetik kilometro batera"

"Eten digitala eta soziala Europako txarrenetakoa izatea saihestu behar da", adierazi du Espainiako Gobernuko haur pobreziaren aurkako goi mandatariak.

Ernesto Gasco. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia
Ernesto Gasco.
Ernesto Gasco. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"800.000 haur inguru 50 metro karratu baino gutxiagoko pisuetan bizi dira, hainbat heldurekin, eta bost astez bizigarritasun-baldintza horietan eman ondoren paseatzera ateratzeko aukera ematea erabaki zen", adierazi du Ernesto Gasco Espainiako Gobernuko haur pobreziaren aurkako goi mandatariak Radio Euskadiko 'Boulevard' albistegian.

Igandetik aurrera haurrak "ordubete inguru atera ahal izango dira kalera, gehienez etxetik kilometro batera eta gurasoek lagunduta betiere", esan du. Ildo horretatik, konfinamendua "osasuntsuagoa" izango dela ziurtatu, "bai fisikoki, bai psikikoki ere".

Landa-eremuetan, gainerako tokietan ezarri diren baldintza "berdinak" egongo dira indarrean.

Eten digitalari dagokionez, "1.200.000 haurrek arazoak dituzte ordenagailuak eta interneterako konexio onak izateko, eta, ondorioz, eskolak jarraitzeko. Krisi honen ondoren konpondu beharreko gaietako bat izan behar da".

Gascoren esanetan, "Nazio Batuek ohartarazi zuten moduan, Espainiako eten digitala eta soziala Europako txarrenetakoa izatea saihestu egin behar da".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

"Los niños podrán salir una hora, alrededor de 1 km y acompañados de progenitores"
"Los niños podrán salir una hora, alrededor de 1 km y acompañados de progenitores"
"Los niños podrán salir una hora, alrededor de 1 km y acompañados de progenitores"

play icon 11:32
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa