Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzako 64 langile kutsatu dira egokiak ez ziren maskarak erabiltzeagatik

LAB sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatu du, behargin guztiei testak egin ez dizkietelako, "arrisku handiko taldean egonda eta epaitegiak hala agindu dion arren".

Oraingoz, 2.274 proba egin dituzte langileen artean. Argazkia: EFE
Oraingoz, 2.274 proba egin dituzte langileen artean
Oraingoz, 2.274 proba egin dituzte langileen artean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako 64 langile koronabirusarekin kutsatu dira lanean egokiak ez ziren maskarak erabiltzeagatik.  

Mikel Sanchez Osasun Saileko Antolaketa zuzendariak azaldu duenez, Espainiako Osasun Ministerioak banatutako maskara asko akastunak zirela jakin ostean, material hori erretiratu zuten eta maskara horiekin ibili ziren profesionalei COVID-19aren probak egin zizkieten.

Oraingoz, 2.274 proba egin dituzte eta 64 positibo izan dira. Negatibo eman dutenei ere "jarraipen zorrotza" egingo zaiela erantsi du.

Bestalde, Osakidetzako zuzendaritza "arduragabekeriaz" jokatzen ari dela salatu du LAB sindikatuak, "oraindik bere langileei testak egin ez dizkietelako".

LABek berriro ekarri du gogora Osakidetzako profesionalak "arrisku handiko taldean" daudela, eta beren osasuna arriskuan jartzeaz gain, ospitale eta osasun zentroetara joan behar duten herritarren osasuna ere arriskuan jartzen egon daitezkeela.

"Hau guztia oso serioa eta larria da. Osakidetzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia bete behar du eta langile guztiei berehala egin behar dizkiete koronabirusaren probak", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Alarma egoera Maskarak gaur