Gizartea -
Koronabirusa
Euskadiko erizainen % 70ak dio babes gutxirekin edo babesik gabe lan egin duela
EAEko erizainek Gobernu zentralaren eta autonomikoaren kudeaketa ez gainditutzat kalifikatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko erizainen % 70,8k uste du koronabirusaren aurrean babes-material gutxirekin edo batere babesik gabe lan egin duela, Erizainen Elkargoak asteazken honetan zabaldutako inkesta baten arabera.
Espainia osoan apirilaren 9tik 20ra bitartean erizaintzako profesionalei egindako 11.156 inkesten arabera, Euskadiko erizainek Gobernu zentralaren eta autonomikoaren kudeaketa ez gainditutzat kalifikatu dute. Lehenengoari 4,06-ko nota jarri diote eta bigarrenari 4,44-koa.
Babes-materialari dagokionez, inkesta erantzun duten EAEko erizainen % 66,9k material gutxi izan duela adierazi du, eta % 3,9k betere materialik izan ez duela nabarmendu du.
Gainera, % 62,5ek ziurtatu du prestakuntza gutxi jaso duela koronabirusa duten pazienteak artatzeko, eta % 11,7k prestakuntzarik jaso ez duela azpimarratu du.
Babes-ekipamenduak maneiatzen ikasteko jasotako prestakuntzaren arabera galdetuta, % 64,2k urria izan dela eta % 15,6k baliogabea izan dela adierazi du.
Horrez gain, galdetutakoen % 27,1ek COVID-19aren sintomak izan dituela edo dituela, % 20ri koronabirusaren testa egin diotela eta % 32,9k positibo eman duela adierazi du.