Gizartea -

KORONABIRUSA

Maskara kirurgikoen prezioa, 0,96 eurora mugatuta

Maskara higienikoen salneurria ere "laster" arautuko dutela iragarri du Osasun ministroak.

Emakume bat maskara bat ematen gizon bati. Irudia: EFE
Emakume bat maskara bat ematen gizon bati
Emakume bat maskara bat ematen gizon bati. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak jakinarazi duenez, Medikamentuen eta Osasun Produktuen Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak maskara kirurgikoen gehienezko salmenta prezioa 0,96 eurotan finkatzea adostu du.

Hala jakinarazi du ministroak prentsaurrekoan, Osasun Ministerioaren menpe dagoen batzordeak astearte honetan egin duen bileraren ostean.

Hala jakinarazi du ministroak prentsaurrekoan, Osasun Ministerioaren menpe dagoen batzordeak astearte honetan egin duen bileraren ostean. "Gobernuak neurri hori hartu du eta gehiegikeriak saihestea du helburu", esan du.

Horren harira, Illak jakinarazi du erabaki hori hartzeko merkatuaren egoera baloratu dela, eta gehienez 0,96 euroko prezioak, BEZa barne, ez duela "oztopatzen" eta ohiko merkatu mekanismoei jarraitzea ahalbidetzen duela ondorioztatu dutela.

Era berean, Osasun ministroak jakinarazi du "laster" arautuko dela maskara higienikoen prezioa ere, baina itxaron egingo dela maskara horien ekoizpen nazionala aktibatu arte eta prezioen erregulazioak "gehiegikeriak saihestea" lortzen duela ziurtatu arte.

Hain zuzen ere, maskara horiei buruz galdetuta, Illak gogorarazi du garraio publikoan lanera joan behar duten pertsonei edo gomendatutako gutxieneko distantzia ziurtatzerik ez dagoen egoeretan erabiltzeko gomendatu duela Espainiako Gobernuak, bai berrerabilgarriak, bai berrerabilgarriak ez direnak. "Prezioen gehiegikeria gertatzen bada, Gobernuak neurriak hartuko ditu, eta horretarako mekanismoa gaituta dago", nabarmendu du.

Aldi berean, Illak jakinarazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela osasun produktu guztien prezioa finkatzeko, eta mekanismoa dagoeneko aktibatuta dagoela. Beraz, gehiegikeria gehiago atzemanez gero"jardungo" dela adierazi du.

Hori esanda, maskarak ez direla erabili behar oinarrizko hiru baldintza betez gero gogorarazi du Osasun ministroak: bi metroko distantzia gordetzea, eskuak maiz garbitzea eta norberaren higienea zaintzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Koronabirusa Maskarak gaur