Gizartea -
Bilbo
Gizon bat atxilotu dute denda batean eskularruak ez jartzeagatik eta mehatxuengatik
43 urteko gizonezkoa supermerkatuko langileei aurre egiten hasi zen eskularruak beharrezkoak zirela esan ziotenean, baina zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek atxikitzea lortu zuen.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak 43 ureko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, eskularruak jartzeari uko egin eta supermerkatuko langileak iraintzea eta mehatxatzea leporatuta. Gainera, zerbitzuz kanpo zegoen eta gatazkan sartu zen ertzain bati eraso egin zion, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat Begoñako supermerkatu batean sartu zen atzo goizean, eta gizon bat ikusi zuen langileak iraintzen eta mehatxu egiten, horiek eskularruak jartzeko esan ziotelako.
Ez zituenez jantzi nahi, eta langileekin eta bezeroekin geroz eta oldarkorrago jartzen ari zenez, ertzaina tartean sartu zen, eta gizonak mehatxuka erantzun zion. Gainera, agentea jotzen saiatu zen, baina horrek atxikitzea lortu eta ertzainen esku utzi zuen.