Gizartea -

Koronabirusa

Prebentzioa eta "sistema prestatua", deseskalatzerako lehentasunak Murgaren ustez

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren esanetan, umeak kalera irteteko orduan "kontrol zorrotza" izan beharko da.

Osasun sailburuaren hitzetan, "prebentzioa" izango da lehentasuna. Argazkia: Irekia.
Nekane Murga, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
Osasun sailburuaren hitzetan, "prebentzioa" izango da lehentasuna. Argazkia: Irekia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko deseskalatze prozesuan, prebentzioa eta, covid-19ak “berriz jo” gintzakeen arriskuaren aurrean, “osasun sistema prest izatea” izango dira lehentasunak, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez.

Ser irrati katean egin dioten elkarrizketa batean Murgak adierazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, beste ezeren gainetik, deseskalatze “segurua” planteatzen dute, “lehentasun erabatekoa den osasunean izan ditzakeen eraginak ebaluatzeko ahalmen handikoa”.

Gogoan hartzen ari diren agertokiei buruz ere hitz egin du Murgak solasaldi horretan: “Hasieratik, agertoki ezberdinak ireki genituen, hasieratik neurri ezberdinak proposatu genituen Arabarako, Gasteizerako eta beste udalerri batzuetarako, eta beti pentsatu dugu hori dela lan egiteko modu egokia”.

Umeak eta adinekoak kalera irteteaz

Umeak kalera irteteari buruz, Murgak esan du “haurrok gainbegiratuta” egon beharko direla, “elkarrekiko distantziak errespetatuz, ariketa fisikoa eta mugikortasuna sustatuz eta sintomak arreta handiz kontrolatuta, tenperatura hartuta eta familiak jarraipena eginda”.

Adinekoak kalera irteteko aukerari buruz, Osasun sailburuak aitortu du “zaila” dela, “jakina delako zelako arrisku maila daukaten gehienek, adina dela eta edo gaixotasun kronikoak dituztelako”.

“Sistema sanitario prestatua”

EAEko ospitaleetako normaltasunerako itzulerari buruz galdetu diotenean, Murgak esan du “kasu berriak atzemateko lanaren eta lehenbailehen tratatu behar diren gaixotasunak dituzten eta itxaron ezin duten pertsonen segurtasunaren arteko oreka” zaintzen egiten ari dela.

“Osasun sistemak prest izan behar du hori, eta, deseskalatzerako, Euskadiren lehentasunak, noski, prebentzioa eta osasun sistema prestatua izatea dira”, errepikatu du.

Bestalde, Murgak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik ez dela “inolako deskoordinaziorik” egon Espainiako Osasun Ministerioari epidemiaren eraginari buruzko datuak bidaltzeko orduan. Haren esanetan, “lehen unetik erantzun diegu eskatu zaizkigun datu guztiei”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusa olatu berria