Gizartea -

KORONABIRUSA

Arrigorriagako Arandia egoitzari babes-ekipamenduak ematea eskatu du epaitegiak

Horrekin, Bizkaiko hiru egoitzari langileei segurtasun materiala emateko eskatu die epaitegiak.

Kontingentzia-batzorde bat sortu beharko dute, eta garbiketa-zerbitzua indartu. Argazkia: EFE
Zaharren egoitza bat
Kontingentzia-batzorde bat sortu beharko dute, eta garbiketa-zerbitzua indartu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan arloko epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Arrigorriagako (Bizkaia) Arandia egoitzako langileei segurtasunez lan egiteko beharrezko ekipoak ematera behartu du.

ELAk Bizkaiko egoitzen aurkako salaketak jarri zituen, horietan norbera babesteko ekipamendurik (NBE) ez zegoelako. Horrekin, Bizkaiko hiru egoitzari langileei segurtasun-materiala emateko eskatu die epaitegiak, joan den astean antzeko epaiak eman baitzituzten Miranda Fundazioko (Barakaldo) eta Abeletxeko (Ermua) egoitzetan.

Era berean, epaitegiak onartu egin du banakako babes-ekipamendurik ez dagoela, eta premiaz eskatu du ekipamendu horiek hornitzea, kontingentzia-batzordea premiaz sortzea eta garbiketa-zerbitzua indartzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Ermua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Koronabirusa