Gizartea -

Koronabirusa

Medikuak akusazio partikular bezala agertuko dira akastun maskaren kasuetan

Medikuen Elkargo Ofizialeko Kontseilu Nagusia akusazio partikular bezala agertuko da baztertutako akastun maskarek kutsatzeak eragin duten kasuetan.

Medikuak Madrilen, koronabirusaren aurka lanean. Argazkia: Efe.
Medikuak Madrilen, koronabirusaren aurka lanean
Medikuak Madrilen, koronabirusaren aurka lanean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Medikuen Elkargo Ofizialeko Kontseilu Nagusiak aditzera eman duenez, akusazio partikular gisa aurkeztuko da akastun maskarek kutsatzeak eragin dituzten kasuetan. Maskarak Osasun Ministerioak erretiratu behar izan  zituen, erkidegoetan eta osasun profesionalen artean banatu ostean.

Amaya Mayor SATSE erizainen sindikatuko bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, kezkatuta daude Arabako eta Bizkaiko ospitaletako Zainketa Berezietako Unitateetako langileek maskara horiek erabili dituztelako, zehazki Txagorritxun eta Basurtun.

Medikuen Elkargo Ofizialen iritziz, gertatutakoa "onartezina" da, Espainiako Gobernuarengan "mesfidantza" sortzen du, eta hori osasun arloko profesionalek bizi duten "babes faltari" gehitu behar zaio.

"Ez dugu agintari arduradunen azalpena bakarrik nahi, erantzukizuna hartzea eta, gehiago berandutu gabe, arrisku handian dauden profesionalak babesteko beharrezkoak diren neurriak hartzea nahi dugu. Elkargo Ofiziala egoera honetan gertatutako kutsatze kasuetan akusazio partikular modura agertuko da", esan dute igande honetan ateratako oharrean.

Profesionalen artean izan diren 34 hildakoak eta 30.000 kutsatuak deitoratu dituzte eta arrisku handiko ogibide izendatzea eskatu dute, eta COVID-19agatik dauden bajak lan-istripu bezala hartzea.

Gainera, ahalik eta azkarren osasun arloko profesional guztiei testak egitea ere exijitu dute, gaixoen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko eta lanean jarraitzeko ezinbesteko baldintza bezala.

Medikuen Elkargoak COVID-19 Behatokia martxan jarriko du, infekzioak profesionaletan izan duen eragina aztertzeko eta etorkizunean pandemiarekin lotutako ekimenak abian jartzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza albisteak COVID kasuak Maskarak