Gizartea -

Koronabirusa

Dendak pixkanaka zabaltzen joatea proposatu du Urkulluk, apirilaren 27tik aurrera

Horrekin batera, kalera kirola egitera banaka ateratzeko aukera izatea ere eskatu dio Pedro Sanchez presidenteari, normaltasunerako "partekatutako eta bereizitako" trantsizio baten barruan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Sanchez eta erkidegoetako presidenteekin egindako bileran. Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Sanchez eta erkidegoetako presidenteekin egindako bileran
Erkidego bakoitzaren eskumenak eta egoera errespetatu behar direla dio Urkulluk

1:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eskumenen esparrua errespetatzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, eta, "Espainiako Gobernuak gidatutako deseskalatze asimetrikoaren" ordez, trantsizio prozesu "partekatua eta berezitua" defendatu du.

Urkulluk erkidegoetako presidenteek eta Gobernuko presidentek COVID-19aren pandemiaren egoera aztertzeko astero egin ohi duten bideokonferentzian parte hartu du. Atzo Pedro Sanchezek alarma-egoera maiatzaren 9ra arte luzatzeko asmoa iragarri zuen, baina apirilaren 27tik aurrera adin txikikoen irteera ahalbidetuz eta lurraldeen araberako deseskalada "asimetrikoa" eginez.

Euskadiren kasuan, lehendakariak proposatu du apirilaren 27tik aurrera, adingabeen etxetik irteteaz gain, saltokiak eta negozio txikiak modu mugatuan eta mailakatuan ireki ahal izatea, eta jarduera fisikoa kanpoan eta banaka baimendu ahal izatea, segurtasun-neurri guztiak hartuta.

"Deseskalada asimetrikoaren" planteamenduaren aurrean, Urkulluk esan du nahiago duela horrelako prozesu bat "Espainiako Gobernuaren gidaritzapean baino, normaltasun berrirako trantsizioa, modu partekatuan" diseinatzea eta "era bezituan egitea, koordinaziotik eta erantzunkidetasunetik".

Eskumen-esparru bereiziak

"Horrek subsidiariotasun printzipioaren aplikazioa esan nahi" duela adierazi dio lehendakariak Sanchezi, eta "errespetatu beharreko eskumen-esparru argi eta desberdinekin zein errealitate sozio-ekonomiko ezberdinekin osatutako Estatua osatzen dugunaren kontzientziarekin aritzeko" eskatu dio.

Datozen egunetan Eusko Jaurlaritza Euskadirako prestatzen ari den "normaltasun berrirako rantsizio plana" helaraziko diola aurreratu dio Urkulluk Sanchezi.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Koronabirusa olatu berria Alarma-egoeraren amaiera