Gizartea -

KORONABIRUSA

42 pertsona hil dira koronabirusarekin EAEn eta 15 Nafarroan azken 24 orduetan

Koronabirusen pandemiak 410 heriotza eragin ditu azken 24 orduetan Espainiako Estatuan, eta 4.218 positibo berri atzeman dira.

Ospitaleratutakoen kopuruak beheraka jarraitzen du. Argazkia: EFE
Ospitaleratutakoen kopuruak beheraka jarraitzen du.
EAEn egindako testetatik % 95ek negatibo eman dute

1:13

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 24 orduetan 214 positibo berri izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 12.569 pertsona kutsatu dira guztira. Horietatik 999 ospitaleratuta daude

Lurraldeka: Araban, 3.231 kutsatu daude, eta horietatik 166 ospitaleratuta daude. Bizkaian, 7.010 dira kutsatutako pertsonak, horietatik 612 ospitaleratuta daude, eta Gipuzkoan, 2.328; horietatik 221, ospitaleratuta.

EAE Espainiar Estatuko bosgarren erkidegoa da kutsatu kopuruari dagokionez.

Gainera, 42 pertsona hil dira azken orduetan EAEn, eta guztira 1.062 dira hildakoak.

Alde positiboa, kutsatuen, ospitaleratuen eta ZIUn daudenen kopuruak behera egin duela.

Bestalde, kutsatuen ehunekoak behera egiten jarraitzen du egunetik egunera. Atzo guztira 3.481 test egin ziren, orain arte egindako test kopururik handiena, eta horietatik %5ek bakarrik eman zuten positibo. Guztira 54.776 proba egin dira.

Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 6.972 ziren.

15 hildako eta 77 kasu berri izan dira Nafarroan

77 positibo berri atzeman dituzte azken orduotan Nafarroan COVID-19ren ondorioz (% 1,7 gehiago). Epidemia hasi zenetik, Foru Erkidegoan 4.656 pertsona kutsatu dira.

15 pertsona hil dira, gainera, eta guztira, 369 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik Nafarroan.

Horietatik 276 ospitaleetan hil dira, egoitzetatik joandakoak barne, eta 93 ospitaleetatik kanpo.

Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen du. Apirilaren 3an 711 paziente zituzten ospitaleetan, adibidez, eta gaur egun 422 (atzo baino 15 gutxiago).

Epidemia hasi zenetik, 1.145 pertsonak jaso dute ospitaleko alta, eta 992k, berriz, alta epidemiologikoa.

Kasu aktiboen ia% 90 beren etxeetan ari dira gaixotasuna modu arinean gainditzen.

Nafarroako Osasun Sistemako profesionalei dagokienez, bai publikoan bai pribatuan ari direnak kontuan izanda, % 4,5 dira kutsatuak; hau da, 683 pertsona 15.000 pertsonako kolektibo batean.

410 heriotza Espainian

Koronabirusaren pandemiak 410 heriotza eragin ditu azken 24 orduetan Espainiako Estatuan, eta, beraz, 20.453 (% 2 gehiago) hil dira krisia hasi zenetik.

4.218 kutsatu berri daude, gainera, eta guztira 195.944 dira kutsatuak (% 2,2 gehiago), Espainiako Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera.

Guztira, 77.357 pertsona sendatu dira (% 3,6 gehiago), eta 2.695 gaixo osatu dira, autonomia-erkidegoek emandako datuen arabera. Gainera, 2.526 pertsona daude antigorputz positiboekin eta sintomarik gabe (% 11,5 gehiago).

Osasun Sailak ohartarazi duenez, joan den ostiralean kasu gehiago jakinarazteko metodo berri bat martxan jarri ostean, desfaseak sor daitezke kutsatu, hil eta sendatutakoen artean, autonomia erkidegoek une berean datuak biltzeko dituzten arazoak direla eta.

Erkidegoen arabera, Madrilek jarraitzen du pandemiaren zifren buruan: 54.884 kutsatu eta 7.239 hildako dituzte. Bigarren lekuan jarraitzen du Kataluniak, 40.600 kasu eta 3.933 hildako zenbatu baitituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua