Gizartea -
Koronabuloak
Gaizkileak ez dabiltza etxez-etxe manipulatutako maskarak banatzen lapurreta egiteko
Ertzaintzak ezeztatu egin du: ez dago mota horretako delitu ekintzarik erregistratuta. Gainera, VOST Euskadik ohartarazi du, ez dagoela maskarak etxez-etxe banatzeko ekimenik.
EiTB
Gaizkileak ez dabiltza etxez-etxe produktu kimikoekin manipulatutako maskarak banatzen ustezko biktimek arnastu ditzaten, eta horrela etxebizitzetan lapurtu ahal izateko.
Ertzaintzak ezeztatu egin du, VOST Euskadi Boluntario Digitalen Elkartearen bitartez. EiTBk "Koronabuloak" ekimenaren barruan Vost Euskadirekin kolaborazioan mantentzen da koronabrusaren pandemiari buruzko buloei aurre egiteko.
WhatsApp bidez birala egin den argazki-mezuak honela dio:
Aviso ¡¡ Advertencia!!
Una cosa nueva que circula ahora. La gente va de, puerta en puerta entregando máscaras. Dicen que es una nueva iniciativa del gobierno local. Le piden que se lo ponga para ver si le queda bien. Está empapado con químicos que te dejan sin aliento. ¡Entonces te roban!
NO acepte máscaras de extraños. Recuerden, amigos. Es un momento crítico y la gente está desesperada, la tasa de criminalidad aumentará. ¡Por favor sea precavido y seguro! Gracias.
Ez mota horretako deliturik ezta maskaren etxez-etxeko banaketa
Vost Euskadik Ertzaintzarekin hitz egin ahal izan du, eta ziurtatu diote, ez dagoela "mota horretako delitu ekintzarik erregistratuta. Hala ere, gogorarazi nahi dugu, ez dela existitzen maskarak etxez-etxe banatzeko ekimenik".
Horrela adierazi dute Twitterren:
Buloen aurka borroka egiteko EiTBren "Koronabuloak" ekimenean, VOST Euskadiren kolaborazioaz kontatzeaz gain, Euskal Irrati Telebista harremanetan da 'Maldito Bulo'rekin albiste faltsuak ezeztatzeko, eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzentzen duen 'La Mecánica del Caracol' zientziazko dibulgazio saioaren partaidetza ere badu.