Gizartea -

INTERNET

Ertzaintzak sextortsio saiakeren gorakada antzeman du EAEn

Ziberdelitugileak biktimei xantaia egiten saiatzen dira Internet bidez mezuak bidaliz, ustez ordenagailuetatik lortutako eduki sexualeko irudiak ez zabaltzearen truke.

Gasteizko zibersegurtasun zentroa. Artxiboko irudia.
Gasteizko zibersegurtasun zentroa
Gasteizko zibersegurtasun zentroa. Artxiboko irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Informazioaren Teknologietako Delituen Atal Nagusiak hogei bat komunikazio jaso ditu aste honetan Euskal Autonomia Erkidegoan sextortsio saiakerak direla eta. Hainbat modutara, ziberdelitugileak biktimei xantaia egiten saiatzen dira Internet bidez mezuak bidaliz, ustez ordenagailuetatik lortutako eduki sexualeko irudiak ez zabaltzearen truke.

Normalean, gaizkile talde antolatuak izaten dira egileak, eta doako kontuak erabiltzen dituzte Interneten zabaldutako zerrenda batzuetatik aukeratzen dituzten biktima desberdinei mezu masiboak bidaltzeko.

Aldian-aldian, talde antolatuek Interneteko plataformei eraso egiten diete, delituak egiteko identitate iraulketak lortzeko helburuarekin. Lortutako zerrendekin, gaizkileek mezu elektronikoak bidaltzen dituzte, oro har ingelesez, eta biktimei adierazten diete beren ordenagailuen jarduera monitorizatzen aritu direla, haur-pornografiako, helduentzako sexu-edukietako edo bestelako jardueretako guneetarako sarbidea behatuz. Mehatxuei sinesgarritasuna emateko, zerrendetan lortu duten pasahitzaren zati bat aipatzen dute.

Gaizkileek diru kopuru bat eskatzen dute, normalean diru birtualean bitcoinak bezala, biktimaren eduki pribatu horiek ez zabaltzearen truke.

Gomendioak

Mezu horiek jasoz gero, ez irekitzea litzateke lehen ardura. Izan ere, ez litzateke ireki behar bidaltzaile ezezagun batengandik datorren mezurik. Bertan agertzen den estekarik ez irekitzea. Gorde eta konfinamendua pasatzen denean Ertzaintzan salatu.

Ezagutzen diren kasu gehienetan ez da gailuaren hackeorik gertatzen. Hala ere, web orri bat bisitatzea gomendatzen da (haveibeenpwned.com), zure posta elektronikoa zerrenda horietan argitaratu den egiaztatzeko.

Basque Cibersecurity Centre erakundeak ere delitu-modalitate horren berri eman du bere webgunearen bidez (bcsc.eus) eta twittererko @basquecscentre kontuaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet