Gizartea -

Koronabirusa

Donostiako epaitegi batek osasun neurriak betetzeko eskatu die bi egoitzari

Donostiako Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegiak ELAren salaketa izapidetzea onartu du, eta Iurramendi eta San Jose zentroak langileak babesteko neurriak hartzera deitu ditu.

San Jose Ordiziako egoitza da salaketan agertzen denetako bat
San Jose egoitza, Ordizian
San Jose Ordiziako egoitza da salaketan agertzen denetako bat

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk adinekoen hiru zentroren aurka jarritako salaketa izapidetzea eta sindikatuak eskatutako kautelazko neurria ezartzea onartu du Donostiako Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegiak. Hartara, Iurramendi (Tolosa) eta San Jose (Ordizia) egoitzei eskatu die osasun neurriak betetzeko, langileak covid-19tik babeste aldera.

Horrela, epaitegiak Zu eta bioki, Euleni eta Kabia foru organismo autonomoari galdegin die “berehala eta urgentziaz, covid-19aren pandemiak diraueino indarrean diren araudi, agindu, gida eta protokoloetan onartutako neurriak betetzeko, betetzen ari ez diren heinean, horietan jasotzen denari jarraituta test diagnostikoak eginez, langile guztiak arriskuan diren langiletzat hartuz eta langile guztiei norbera babesteko ekipo oso eta homologatuak emanez, arrisku biologiko eta birusen aurrean beharrezkoak baitira”.  

Horrez gain, eskatu dio “testak egin eta gero diagnostiko egokia lortutakoan, isolamenduari eta kokatze mailan dagozkion neurriak hartzeko” eta langileei “arrisku planaren” berri emateko.

Halaber, beste neurri batzuk ere aipatu ditu epaitegiak, hala nola “garbiketa zerbitzua indartzea, langileei heziketa gaurkotu eta berariazkoa ematea”

ELAk, joan den astean Iurramendi (Tolosa), San Jose (Ordizia) eta Argixao (Zumarraga) egoitzetako langileen osasun, bizitza eta osotasun fisikorako eskubideak babesteko hiru salaketa aurkeztu zituen sindikatuak, azaldu du azken zentro horri dagokion autoa ez dela oraindik jendarteratu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Koronabirusa