Gizartea -

Koronabirusa

Irungo Alarde Tradizionala ez da egingo, ekainaren 30ean ezin bada

Antolatzaileek diotenez, "prest" egongo dira desfilea ekainaren 30ean egiteko, koronabirusaren krisiak horretarako aukera emanez gero.

Iazko Alardearen irudia. Argazkia: Efe.
Iazko Alardearen irudia
Iazko Alardearen irudia. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak aditzera eman du desfilea egiteko aukera bakarra "ekainaren 30ean egitea" dela, eta koronabirusaren aurkako neurriek aukera hori ematen ez badute, ez dela "beste data batean" egingo.

Alarde Tradizionaleko arduradunek ohar bat atera dute asteazkenean egindako bilera telematikoan hartutako erabakien berri emateko. Alarde Tradizionalean, emakumezkoak kantinera moduan ateratzen dira.

Antolatzaileek azpimarratu egin dute ospakizuna ekainaren 30ean egiteko prest egongo direla, COVID-19ari aurre egiteko neurriek horretarako aukera emanez gero. Horrela ez bada, Alardea ez da beste data batera atzeratuko.

Konpainien eta parte-hartze murriztuko unitateen bilerak, kantineren hautaketa eta data hauetan egin ohi diren beste bilerak  atzeratu egingo dituzte iragarri dute, egoeraren bilakaeraren zain.

Halaber, botoa berritzeko ekitaldia San Martzial mendian egin ahal izateko lanean arituko direla adierazi dute.

Alardearen Buruzagien Batzordeak "elkartasuna" adierazi nahi izan die krisia gehien pairatzen ari diren pertsonei eta "errespetua eta begirunea" agertu diete krisia lehenbailehen gainditzeko lanean ari diren herritarrei.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Irungo alardea Koronabirusa