Gizartea -

Pandemia

Jaurlaritzak bigarren fasearen hasiera iragarri du, "hedapena geldiarazi" dutelako

Erkorekak azaldu duenez, "okerrena igaro da", eta bigarren astez jarraian kutsatu, ospitaleratu eta larri kopuruak behera egin du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Koronabirusaren hedapena geldiarazi da Euskadin

1:48

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du EAE "bigarren fasean" sartu dela, covid-19 koronabirusaren "hedapena geldiaraztea" lortu dutelako.

Bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez, adituek diote "okerrena igaro" dela. Bigarren astez jarraian, kutsatu, ospitaleratu eta larri kopuruak behera egin du.

Erkorekak azpimarratu du "orain dela hilabete abian jarri genuen planak nahiko ongi funtzionatu" duela eta "emaitza positiboak" eman dituela. Horren harira, kutsatze kopuruak modu jarraituan behera egiten segitzen duela, ospitaleratutakoak ere geroz eta gutxiago direla eta Zainketa Berezien Unitatean sartzen dituzten gaixo kopuruan ere beherakada antzematen dela adierazi du.

Alarma egoera ezarri zenetik hilabete bete denean, Jaurlaritzaren bozeramaileak goraipatu egin du gobernutik egin duten lana, osasun sistema denbora tarte oso txikian berritu dutelako eta erresidentzietan koordinazioa indartu dutelako.

Lanera itzulera

Oinarrizkoak ez diren sektoreak lanera itzuli direla eta, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua itzulera prozesua erraztea eta segurtasun protokoloak kasu guztietan betetzen direla bermatzea dela.

Horren harira, Maria Jesus San Jose Lan sailburuak sindikatuek protokolo edo gida horren inguruan egin dituzten kritikei erantzun die, edukiarekin ez direla sartzen esateko.

Bestalde, Erkorekak iragarri du garraio publikoak eskaerara egokituko duela eskaintza, eta % 100eraino jarriko dela zerbitzua erabiltzaile gehien dauden orduetan. Izan ere, jende kopurua murriztu egingo omen da distantziak mantentzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa