Gizartea -

Koronabirusa

Aste bukaeran maskarak farmazietan eskuragarri egongo direla adierazi du Gobernuak

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa itxaropentsu azaldu da maskarak aste honen bukaeran farmazietan eskuratu ahalko direla esanez.

Maskarilez betetako kaxak Gasteizera iritsi diren unea. Argazkia: EFE
Maskarilak. Argazkia: EFE
Maskarilez betetako kaxak Gasteizera iritsi diren unea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak astelehen honetan adierazi duenez, aste honen bukaeran maskarak farmazietan eskuratu ahalko direnaren itxaropena du Gobernuak.

"Horixe da Gobernuaren borondatea", esan du Marlaskak SER kateari eskainitako elkarrizketan. Maskarak Estatuan fabrikatzeko eta materiala kanpotik inportatzeko esfortzua egin dutela gaineratu du.  Biztanleriak aste honen bukaeran farmazietan eskuragarri izatea espero duela ere adierazi du.

Astelehen honetatik hasita asteazkenera artean, Gobernuak 10 milioi maskara banatuko ditu garraiobide publikoetako geltokietan eta baimendutako beste toki batzuetan. Babes Zibileko boluntarioak, Polizia Nazionala, eta Erkidegoetako zein hiri eta herrietako polizia dira banaketa egitearen arduradunak.

Ministroak aipatu duenez, sektore batzuk berriz lanean hasteak ez du esan nahi konfinamendu neurriak leundu direnik, martxoaren 14ko dekretuan ezarritako neurriek indarrean jarraitzen baitute. Gobernuak hartzen dituen erabakiak irizpide zientifikoetan oinarritzen direla gogorarazi du Grande-Marlaskak, pandemia "dinamikoa" baita.

Enpresen jarduerak berrabiarazteko, Gobernuak ez duela presiorik jaso esan du Barne ministroak, eta argi utzi nahi izan du, patronalak zein gizarteak "krisi hau gainditu eta ekonomia zein gizartea berregiten hastea" nahi dutela.

Estatuko poliziei buruz galdetuta, Fernando Grande-Marlaskak esan du, Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Ertzaintzako, Nafarroako Foruzainetako, Mossos d'Esquadrako, Kanariar Uharteetako Poliziako, eta udaltzaingoetako 2.700 polizia-agente baino gehiago daudela kutsatuta. Lan egiteari utzi dioten polizia-agenteak 10.000 baino gehiago direla ere zehaztu du, isolatuta daudela gaineratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak gaur Farmaziak gaur