Gizartea -
Koronabirusa COVID-19
91 adineko hil dira dagoeneko Gipuzkoako erresidentzietan
Azken orduetan 15 hildako gehiago izan dira, eta beste 20 kutsatu. Guztira, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren 301 adineko kutsatu dira koronabirusarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusaren ondorioz, 91 adineko hil dira dagoeneko Gipuzkoako erresidentzietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Azken orduetan 15 hildako gehiago izan dira, eta beste 20 kutsatu. Guztira, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren 301 adineko kutsatu dira koronabirusarekin.
Iturbideko (Arrasate), Berrako (Donostia), Egogaineko (Eibar), San Joseko (Ordizia), Iurramendiko (Tolosa), Santa Anako (Zarautz) eta Otezurikoi (Zumaia) egoitzetan bizi ziren hildako adinekoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Bestalde, 35 pertsona Donostiako Gurutze Gorriko zentrora eraman dituzte, eta beste 36k ospitaleratuta jarraitzen dute.
Azken orduetan beste zentro batean kutsatze kasu berriak atzeman dute, hala nola, Eskoriatzako Jose Arana egoitzan. Sintomarik gabeko bi positibo atzeman dituzte. Ondorioz, Gipuzkoako Aldundiko 65 erresidentzietatik 16tan izan dira koronabirus kasuak.