Gizartea -

KORONABIRUSA

Jada 1.036 pertsona hil dira koronabirusarekin Hego Euskal Herrian

Azken 24 orduetan 39 hildako izan dira EAEn eta 5 Nafarroan. Ia 2.000 lagun daude gaur egun ospitaleratuta.

Anbulantzia bat Donostiako Ospitalera iristen.
Anbulantzia bat Donostiako Ospitalera iristen.
Azken hiru egunetako beheranzko joera eten da, hildakoei dagokienez

1:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milako langa pasa du koronabirusak hildakoen kopuruak Hego Euskal Herrian

Azken 24 orduetan, 39 heriotza gehiago eragin ditu koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 257 positibo berri atzeman dituzte, Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.

Hala, pandemia hasi zenetik, EAEn 10.772 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin, eta 804 pertsona hil dira.

Azken zenbaketaren arabera, gora egin du atzotik (36) hildakoen kopuruak baina kutsatu berriek, berriz, behera egin dute (412 atzo).

Gaur egun 1.500 pertsona inguru daude ospitaleratuta EAEn eta horietatik 459 zaintza intentsiboetako unitateetan daude.

Herrialdeka, Araban 3.019 kasu positibo zenbatu dira (aurreko egunean baino 19 gehiago), eta horietatik 211 ospitaletan daude; Bizkaian 5.798 pertsona daude kutsatuta (147 gehiago), 899 erietxeratuta, eta Gipuzkoan 1.955 positibo zenbatu dira (81 gehiago), 276 ospitaletan. Halaber, Araban 260 lagun hil dira orain arte, Bizkaian 414 eta Gipuzkoan 130.

Osasun Sailak jakinarazi du larunbatean gaitza detektatzeko 1.464 test egin zirela eta horietatik %17k positibo eman zutela. Guztira, 30.216 proba egin dira EAEn Covid-19k eragindako osasun krisia hasi zenetik.

"Egoera nahiko egonkorra" da Nafarroan

152 pertsonak eman dute positibo COVID-19an azken 24 orduetan Nafarroan, eta beste bost gehiago hil dira, baina pandemia hasi zenetik ia 900 lagunek jaso dute ospitaletik atera eta etxean sendatzen jarraitzeko agiria (pertsona horiek 14 egun gehiago behar dituzte etxean alta epidemiologikoa jaso arte) eta 650ek gainditu dute erabat gaixotasuna.

Datu horiek eman ditu gaur Nafarroako Gobernuak eta koronabirusaren epidemiak egonkortze-fasean dagoela adierazi du; zehazki, duela zenbait egunetik dagoela "meseta" deritzon fasean. Horrek esan nahi du hautemandako kasuek gora egiten jarraitzen dutela, baina ez dela hazkunde esponentzialik erregistratu.

Nafarroan, guztira, 3.969 positibo izan dira.

Hildakoak 26 eta 99 urte arteko 232 lagun dira, 81 urteko batez besteko adinarekin, eta datozen egunetan heriotza gehiago erregistratuko direla aurreikusten da, infekzioaren, sintomen eta diagnostikoaren, konplikazioen eta, azkenik, heriotzaren artean dagoen dekalajearen ondorioz.

Gaur egun, 555 paziente daude ospitaleratuta (124 ZIUn), eta 121 etxez etxeko ospitalizazioan.

619 pertsona hil dira Espainian, baina kutsatu berri kopuruak behera egin du

Kutsatuen kopurua jaitsi egin da Estatu mailan
Kutsatuen kopurua jaitsi egin da Estatu mailan
Kutsatuen kopurua jaitsi egin da Estatu mailan

1:41

Koronabirusaren eguneroko zifrek gorakada txiki bat izan dute igande honetan Espainian. Izan ere, azken 24 orduetan 619 heriotza izan dira (atzo baino 109 gehiago).

Alde positibotik, kutsatze berriek, berriz, behera egin dute, 4.167 positibo berri atzeman baituzte, bezperan baino 663 gutxiago.

Horiekin, 16.972 dira pandemia hasi zenetik hildakoak, eta 166.019 kutsatutako pertsonak.

Gainera, guztira 62.391 pertsona sendatu dira (3.282 pertsona azken orduetan).

Erkidegoei dagokienez, Madrilek 46.587 pertsona kutsatu ditu eta 6.278 hildako eta Kataluniak 34.027 kasu eta 3.442 hildako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa