Gizartea -
Koronabirusa
Autismoa duten seme-alaben gurasoentzako gida, konfinamendurako
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten seme-alaben gurasoentzako gida argitaratu du.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten seme-alaben gurasoentzako gida argitaratu du; besteak beste, gomendatzen die, koronabirusak eragindako konfinamendua indarrean dagoen bitartean, eguneroko errutinei eustea (agendak edo piktogramak erabiliz), egin beharreko jarduerak erregistratzea, jarduerei etxeko gune bana ematea, eta etxean jolasak egitea.
Jarraian, Espainiako Gobernuak zabaldutako gidako aholkuak zehaztuko ditugu:
Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten umeekin zaindu beharrekoak
-Elikadura osasungarria.
-Lo egiteko ordutegia.
-Eguneroko jarduera fisikoa (dantza egitea).
-Eguneroko errutinan, hobe da proposatzea, inposatzea baino.
-Eguneroko errutinari eutsi (erabili agenda, piktogramak…). Erregistratu egin beharreko jarduerak, piktogrametan.
-Jarduerei, etxeko gune bana eman.
-Informazio- eta komunikazio-teknologiak zuzen erabili.
-Ikasitakoa sendotu.
-Portaeran egon litezkeen aldaketei adi egon.
-Jarduerak jolasak balira bezala aurkeztu.
Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten umeekin egiteko moduko jarduerak
Guztientzat
-Gosaria, bazkaria edo afaria elkarrekin prestatzea.
-Etxean zirkuituak asmatzea, mantetan biltzea.
-Masajea ere duen bainua.
Txikienentzat
-Zentzumenak estimulatzeko moduko jolasak, hainbat testura desberdin erabilita.
-Eskuak erabiltzea behar duten jolasak (autoekin, trenekin, puzzleekin…).
Zaharragoak direnentzat
-Mozorroetako jolasak.
-Hatz-margoa, plastilina…
-Mahai-jolasak (lehen ere onartzen bazituen).
-Kalera irtetea: egiten baduzue, ez ahaztu desgaitasun-ziurtagiria, edo profesionalaren agindua.