Gizartea -
Koronabirusa
14 atxilotu eta 562 salaketa egun batean Euskadin, konfinamendua haustea egotzita
Ostegunean, 1.629 pertsona identifikatu dituzte guztira. Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu Bizkaian, eta beste hiru, Gipuzkoan eta Araban.
eitb.eus
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 14 pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan, eta 562 salaketa jarri dituzte, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ohar baten bidez azaldu duenez, Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu Bizkaian, eta beste hiru, Gipuzkoan eta Araban (Ertzaintzak bi eta Udaltzaingoak bat).
Zehazki, 248 lagun zigortu ditu Ertzaintzak; udaltzainek, berriz, 314. Lurraldeka, Bizkaian ezarri dituzte zigor gehien, 303, Gipuzkoan 174 eta Araban 85.
Ostegunean, 1.629 pertsona identifikatu dituzte guztira (aurreko egunean 2.015), horietatik 862 Ertzaintzak eta 767 udaltzaingoek, eta 2.423 ibilgailu atzeman dituzte, aurreko eguneko 6.106 ibilgailuen aldean. Atzoko egunak, ohiko egoeretan, Aste Santuko irteera-operazioaren hasiera suposatuko luke.