Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Hilik topatu dute martxoaren 14an Bilbon desagertu zen 38 urteko gizona

Algortako Portu Zaharreko uretan ostiralean agertu zen gizonezkoa da. Gorpuak ez zuen kriminalitate-zantzurik.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Bilbon martxoaren 14tik desagertuta zegoen gizona hilik topatu dute. Hain zuzen ere, hilaren 3an agertu zen gorpua, aurreko ostiralean, Algortako Portu Zaharreko uretan, Getxon. Astearte honetan, hilotza aztertuta eta beharrezko polizia-ikerketak amaituta, baieztatu egin da Algortako Portu Zaharrean ikusitako gorpua desagertuta zegoen gizonarena zela.

Hiltotzak, Ertzaintzak zehaztu duenez, ez zuen kriminalitate-zantzurik; hortaz, hipotesia da istripuzko heriotza izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Getxo berriak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Txurdinaga albisteak