Gizartea -

Koronabirusa

Europako CE markarik gabeko maskarak eta txabusinak saltzea baimendu du Espainiak

Bexen Medical kooperatiba bezalako enpresei eragingo die erabakiak. Konpainia horrek, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko 60 milioi maskara ekoizteko akordioa lortu du.

Emakume bat, maskara bat jartzen, koronabirusaren aurrean babesteko. Argazkia: EFE
Emakume bat, maskara bat jartzen, koronabirusaren aurrean babesteko.
Emakume bat, maskara bat jartzen, koronabirusaren aurrean babesteko. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako CE markaren ebaluazioa igaro ez duten maskarak eta txabusina kirurgikoak merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea "berariaz" baimendu ahal izango du astearte honetatik aurrera Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak, koronabirusari aurre egiteko asmoz Espainiako Gobernuak ezarritako alarma-egoera indarrean iraun bitartean.

Hala jasotzen da gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO), Osasun Ministerioaren agindu batean. Besteak beste, Mondragon Korporazioaren parte den Bexen Medical kooperatiba bezalako enpresei eragingo die erabakiak. Konpainia horrek, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko 60 milioi maskara ekoizteko akordioa lortu zuen duela gutxi Espainiako Gobernuarekin. Horrez gain, osasun-horniduren ekoizpena Estatuan bertan bultzatzeko estrategiaren barruan kokatzen da.

Salvador Illa Osasun ministroak eman zuen akordioaren berri, eta Gipuzkoako konpainiaren izena aipatu ez zuen arren, astero 2,5 milioi maskara inguru ekoitziko dituela nabarmendu zuen.

Osasun arloko produktuen ekoizpenak instalazioen funtzionamendurako aldez aurreko lizentzia eskatzen jarraituko du, baina, interesdunak hala eskatuta, salbuespenezko lizentzia bat edo lehendik dagoen lizentziaren aldi baterako aldaketa bat eman ahal izango du Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak, kasu bakoitzean instalazioen baldintza orokorrak, kalitate-sistema eta fabrikatutako produktuaren dokumentazioa aztertu ondoren.

Testuinguru horretan, kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa aztertu ondoren, ahal beste baimen eman ditzala eskatu dio Osasun Sailak Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari, COVID-19 gaitzak sortutako beharrei erantzuteko beharrezkoak diren produktuak erabiltzeko, Errege Dekretu horretan adierazitako egokitasuna ebaluatzeko prozedurak bete ez dituzten arren.

Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) aurreikusitako neurri hori, alarma-egoera eta horren balizko luzapenak indarrean iraun bitartean ezarri ahal izango da, eta astearte honetatik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Europar Batasuna Gipuzkoa Hernani Txina Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Lana Espainiako Gobernua Espainia Mondragon korporazioa Gaixotasunak Arrasate Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Aretxabaleta Erizaintza Sendagaiak Enpresaburuak Koronabirusa Maskarak covid-19