Gizartea -

KORONABIRUSA

Langile guztiei testak egitea eta babes neurri egokiak eskatu dizkiote IMQ Taldeari

Larunbatean langile bat hil zen COVID-19 eta lehenagotik zituen beste patologia batzuengatik, eta enpresa batzordeak heriotza hori salatu du.

Hildako osaun langilearen omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Hildako osaun langilearen omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Hildako osaun langilearen omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestlab, IMQ-Zorrotzaurre, IMQ-Virgen Blanca, IMQ-Erradiologia eta Gizatzeneko enpresa batzordeak larunbatean hil zen IMQ Taldeko langile baten heriotza salatu du. COVID-19 gaitza izateaz gain beste patologia batzuk ere bazituen, eta zendu egin zen. Hori dela eta, enpresa batzordeak eskatu du testak egiteko langile guztiei, eta beharrezkoak dituzten babes jantziak emateko, "babestuta lan egin ahal dezaten".

Gestlab enpresako langilea zen hildakoa, IMQko klinikei zerbitzua ematen dien azpikontrata batekoa. Enpresa batzordeak doluminak eman dizkiete senideei eta langileei, eta IMQ Taldeari eta IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketako zuzendaritzei "erantzukizunez jokatzeko" eta langileen segurtasuna eta babesa bermatzeko eskatu die, gaur egun eskaintzen dituzten babes neurriak ez baitira nahikoa.

"Alarma-egoera dekretatu zenetik 20 egun pasa ostean, eta beharrezko eta arriskuzko sektorean lan eginik, salatu nahi dugu langileei ez zaizkiela testak egin, jakinda gainera Osakidetzak COVID-19az kutsatuta deribatutako gaixoak hartzeko solairuak prestatu dituztela klinika hauetan. Osasun-langileak muturreko egoeran lan egiten ari gara. Lan-karga handiagoa dugu orain, eta horri gure osasunari eragiten dion karga psikologikoa gehitu behar zaio, adierazi du enpresa batzordeak komunikatu baten bitartez.

Horregatik, IMQ Taldeari exijitu diote "premiaz hartzeko langile guztien osasuna bermatzeko neurriak IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketan, IMQko langileentzat, osasun arlokoak, garbitzaileak eta azpikontratatutako gainerako langileak barne hartuta". Hain zuzen, bi kliniketan lan egiten duten "langile guztiei testak egiteko eta lanerako beharrezkoak dituzten babes ekipoak emateko" eskatu dute.

Azkenik, gauza hauek guztiak salatzeko, enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du apirilaren 6rako, astelehen honetarako, Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniken sarreretan. Elkarretaratze horietan, segurtasuneko distantzia eta gainerako prebentziozko neurriak errespetatzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa IMQ albisteak