Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak amaitutzat eman ditu aurtengo eskola presentzialak

Ikasleak on line sistema baten bidez ebaluatu ahal izateko eta ikasturtea aurreikusitako epeetan amaitzeko lanean ari direla zehaztu du unibertsitateak.  

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Argazkia: NUP
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Argazkia: NUP

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alarma egoera dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ikasturte honetako aurrez aurreko eskola guztiak behin betiko bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi du.

Koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz ezarri diren salbuespeneko neurrien ondorioz hartu dute erabaki hori.

Edonola ere, ikasle guztiek ikasturtea aurreikuisitako epeetan amaitu ahalko dutela bermatzeko lanean ari direla azpimarratu du NUPek.

Halaber, joan den martxoaren 15ean aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu zirenetik, ikasleek beren helburu akademikoak lortu ahal izateko eta ebaluazioa on line sistema baten bidez egiteko lanean ari direla erantsi du.

Ildo horretan, azterketak eta ebaluazioa nola egingo den ahalik eta arinen zehazten saiatuko dira.

Amaitzeko, Ramon Gonzalo errektoreak bere esker ona adierazi dio unibertsitateko komunitate osoari alarma egoera honetan erakutsi duten jarrera positiboagatik eta jarduerak etenik izan ez dezan egindako ahalegin bereziagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Nafarroako Unibertsitate Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?