Gizartea -
Koronabirusa
Tabernen bezeroak eta garraioen erabiltzaileak % 94 eta % 89 gutxitu dira
Parkera, hondartzara eta pasealekura joan diren herritarren kopuruak ere % 93 egin du behera Euskadin, eta supermerkatu zein farmazietara joan diren bezeroen kopurua % 77 murriztu da.
Agentziak | Erredakzioa
Kafetegietara eta jatetxeetara joan diren pertsonen kopurua % 94 jaitsi da Euskadin, alarma-egoeraren lehen bi asteetan, aurreko bi hilabeteetako batez bestekoarekin alderatuta, eta % 88 jaitsi dira tren, metro eta autobus geltokietako erabiltzaileak, Googlek ostiral honetan argitaratu dituen mugikortasun datuen arabera.
Espainian, % 94 eta % 89 jaitsi da, hurrenez hurren, ostalaritza-lokaletara eta garraio-geltokietara joan diren pertsonen kopurua.
Ikerketa 131 herrialdetan telefono mugikorren jarraipena eginez gauzatu dute, eta emaitzen artean, EAEko parkeetara eta aisialdirako lekuetara joan diren pertsonen kopurua % 93 jaitsi dela ondorioztatu dute (Estatuko batez bestekoa baino % 89 gutxiago).
Enpresak datu anonimoak erabiltzen ditu pribatutasun diferentzialaren eta zarata artifizialaren bidez, erabiltzaile bakoitzaren informazioa babesteko eta pribatutasunean mantentzeko.
Googlek urtarrilaren 3a eta otsailaren 6a bitartean bost astez (alarma egoeraren lehen partean) izandako mugikortasuna hartu du erreferentziatzat.
Euskadiko datuak, Espainiako batez besteko datuekin alderatuta oso antzekoak diren arren, jatetxe, kafetegi, merkataritza-zentro, parke tematiko, museo, liburutegi eta zinemetarako joan-etorriak nabarmen jaitsi dira martxoaren 8tik 15erako astearen lehen erdian, eta mugikortasunak % 94 egin du behera bigarrenean, ordura arteko datuekin alderatuz.
Garraio publikoko geltokietara joan diren pertsonen kopuruari dagokionez, beherakada martxoaren 11n hasi zen, eta, aisialdirako lekuen kasuan bezain arina izan ez den arren, martxoaren 20an % 88ko beherakada izan zen, hilaren 29ko azken datuekin alderatuz.
Parkeetara, hondartzara eta pasealekuetara joan diren pertsonen kopuruak % 93 egin du behera Euskadin; supermerkatu eta farmazietan, berriz, bezeroak % 77 gutxitu dira, lehengaiak bermatzeko irekita jarraitzen duten lokalak baitira. Dena den, alarma-egoera ezarri aurretik, aurrez aurreko bezeroen kopuruak gora egin zuen.
Lantokira joaten diren pertsonen kopuruak ere behera egin du bat-batean, % 63raino, eta etxebizitzetako joan-etorriak, berriz, gora egin dute, % 22.