Gizartea -

Koronabirusa

LABek anbulantziak geldirik daudela salatu du Araban, plantillan bajak daudelako

Sindikatuak adierazi du profesional horietako batzuk lanerako ezintasun egoeran daudela, babes ekipamendurik ez dutelako.

Gasteizko Txagorritxu ospitalearen artxibo irudia
Gasteizko Txagorritxu ospitalearen artxibo irudia
Gasteizko Txagorritxu ospitalearen artxibo irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek salatu du "egunero" Arabako "hainbat anbulantzia" garajean geratzen direla, eta larrialdietarako garraio sanitarioko bi anbulantzia "egunero 12 orduz geldirik" daudela azpimarratu du, langileetako batzuk bajan daudelako eta ez dituztelako haien lekuak betetzen.

Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, profesional horietako batzuk aldi baterako ezintasun-egoeran daude "babes ekipamendurik ez dutelako", eta anbulantzia guztiak egunean 24 orduz zerbitzua emateko eta babes-ekipoak izateko eskatu du, bajak "ahalik eta lasterren" ordezkatu ahal izateko.

LABek kritikatu egin du "Osakidetzak zenbait enpresarekin, Taxiak edota Mercedes kasu, adostu duela covid-19arekin harremana izan duten gaixoak garraiatzea". "Langile boluntario horien osasuna arriskuan jartzen ari dira", salatu du. Sindikatuaren arabera, "aipatutako enpresetakoek ez daukate lan hori egin ahal izateko eskatzen den titulazioa (OGT eta OLT), ezta osasun garraioari buruzko Errege Dekretuan islatzen den esperientzia ere".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa