Gizartea -

COVID-19 gaitza

Galdakaoko ospitalea ez dabil immunizatutakoen bila WhatsAppez, plasma eman dezaten

"Gai horri buruzko deiak egiteari uzteko" eskatu dute osasun-zentrotik, euren jarduna "oztopatzen dutelako".

Galdakaoko ospitaleko sarrera. Argazkia: EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Galdakaoko ospitaleko sarrera.
Galdakaoko ospitaleko sarrera. Argazkia: EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko ospitaleak (Bizkaia) osasun-zentrora deitzeari uzteko eskatu du, azken egunotan WhatsApp bidez hedatu den mezu batean zabaldutakoaren harira. Aipatu mezu horretan esaten denez, COVID-19 gaitza gainditu duten boluntarioen bila dabiltza ospitalean, saiakuntza kliniko batean parte har dezaten. Saiakuntza horren oinarria da "une honetan koronabirusak kutsatuta dauden gaixoak dagoeneko birusak immunizatutako pertsonen serumarekin artatzea".

Halaber, horren guztiaren berri ematen duten mezuetan kontaktu gisa agertzen den profesionala (haren izena eta telefono-zenbakia azaltzen dira bertan) EiTBren #Koronabuloak ekimenarekin jarri da harremanetan, koronabirusarekin zerikusia duten albiste faltsuei aurre egiteko lanean ari dena. Profesional horrek ere bere telefonora deitzeari eta mezuak birbidaltzeari uzteko eskatu du.

Honela dio WhatsAppez hedatu den aipatutako mezuak (jatorrizkoa, gaztelaniaz):

 

En Galdakao estamos organizando un ensayo para tratar a los pacientes COVID con suero de personas ya inmunizadas con el virus.

Probablemente ya habéis oído algo sobre este tratamiento, los chinos han hecho algo y también ha habido un intento en Madrid.

Se trata de obtener plasma de pacientes inmunizados de COVID mediante plasmaferesis y administrárselo a los pacientes. Parece que funciona.

Necesitamos donantes de plasma de personas que hayan pasado la infección hace 2 semanas y dispuestos a hacer plasmaféresis. Nosotros les haríamos previamente una PCR y la determinación de Ac.

Para los posibles donantes, mejor varones jóvenes o mujeres nuliparas y que no hayan recibido nunca una transfusión, se pueden poner en contacto con xxxxxxxxx por WhatsApp xxx-xxx-xxx.

Profesional horrek azaldu digunez, "WhatsApp ez da horrelako gauzak egiteko modu egokia. Beste zentro batzuk bezala, saiakuntza klinikoan parte hartzen ari gara, bai; baina plasma emateko prest dauden pertsonengana jotzeko modua ez da hori".

"Asmo ona, baina ezin dugu lanik egin"

Aipatutako profesionalaren aburuz, WhatsApp bidez zabaldutako mezuen ekimena "proiektutik kanpo dagoen pertsonaren batek hasi du ziur aski; borondate onez, lagundu nahian zebilela. Hala ere, larunbataz geroztik, telefonoguneak eta nik neuk hainbat eta hainbat dei jasotzen ari gara, eta horrek gure lana normaltasunez egitea eragozten digu".

Hori dela eta,"jendearen bihotz ona eskertuz", gai horri buruzko dei gehiagorik ez egiteko eta mezuak hedatzeari uzteko eskatu du.

Buloei aurre egiteko xede horretan, EiTB VOST Euskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearekin ari da lankidetzan egun hauetan. Horrez gain, Eva Caballero kazetariak zuzendutako Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Galdakao Bizkaia WhatsApp Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa